ABAURREGAINA

ABAURREGAINA

2021 Uztaila - Apirila 2022

Energia Berriztagarrien Herritarren Komunitate bat sortzeko prozesu parte-hartzailea Abaurregainan (Nafarroa)

Sustatzaile: 
Abaurregainako Udala
Deskribapena: 

Abaurregainan Energia Berriztagarrien Herritar Komunitate bat eratzeko partaidetza-prozesua, instalazio fotovoltaiko baten inguruan. Udalak instalazio hori emanen die herritarrei, aipatutako herritar komunitatea osaketaren bitartez haren kudeaketa, ekoizpena eta energia-kontsumoa egin dezaten.

Komunitatea herritarrekin egiten den partaidetza-prozesu baten bidez sortzen da. Prozesu horretan, energia berriztagarrien inguruan lan egin eta gaitzen da, dagokion erakunde juridikoaren osaketari, gobernantzari, parte-hartzeari eta talde-kohesioari buruzko gai juridikoa.

Helburuak: 

•Energia Berriztagarrien Herritar Komunitate baten sorrera sustatzea.
•Ahalduntze-prozesuak erraztea energiaren ikuspegitik.
•Tokiko garapen jasangarriko prozesuak babestea, energiaren eta instalazioen herritarren komunitatea sortuz.
•Gizartearen eta herritarren parte-hartzea sustatzea, eta CCERen (Energia Berriztagarrien Herritar Komunitatea) gobernantza-sistemak behar duen parte-hartze ireki eta demokratikoaren oinarriak ezartzea.

Eragileak: 

• Abaurregainako Udala: Prozesuaren sustatzailea, haren mugak ezartzen ditu eta instalazio fotovoltaikoa herritarrei luzatzen die. Jarraipen-batzordean parte hartzen du.
• Abaurregainako bizilagunak: CCERen sorrerako prozesuan parte hartzen dute.

• Talde teknikoa.
- Artelan: Prozesu parte-hartzailea zuzentzen eta koordinatzen du. Prozesuaren zeharkakotasun metodologikoa egiten du: parte-hartze soziala eta komunitatearen ahalduntzea. Material dokumentalaren diseinatzea eta egitea.
- Arankoa: Eduki juridiko eta legalen zuzkidura. Material dokumentalaren diseinatzea eta egitea.
- Kisar: Trantsizio energetikorako eredu-aldaketa erraztuko duten eduki teknikoak hornitzea. Material dokumentalaren diseinatzea eta egitea.