Aliantzak

Aliantzak

Talde lana derrigorrezkoa da komunak diren helbururak lortu ahal izateko, horregaitik ARTELANen lankidetzan ari gara, eta parte- hartze eta garapen prozesuek behar dituzten hainbat eremutan adituak diren pertsonen sare bat dugu lagun.

ARANKOA, Bulego Juridikoa

Arankoa - Despacho Jurídico

Arankoa arlo juridikoan lan egiten duen enpresa bat da, eta, haren bezeroei beren gatazken konponketa bilatzen laguntzeko joera du. Horretarako, eskura dituen tresna guztiak erabiltzen ditu, zuzenbidea, elkarrizketa, negoziazioa, adiskidetzea eta bitartekaritza aplikatuz, haien eskariei ahalik eta emaitzarik egokienera iristeko modu gisa. Gure lan-filosofiak apustu sendoa egiten du prebentzioaren eta aholkularitzaren alde. Adituak ditugu zuzenbidearen adar bakoitzean, gure bezeroen behar guztiak asetzeko, izan pertsona fisikoak, juridikoak edo bestelako erakundeak.

• Idoia Zulet Galé
1996tik jardunean dagoen abokatua, Iruñeko Abokatuen Elkargoko kide da eta bitartekaria 2006 eta 2012 artean. Gaur egun, Arankoa Zerbitzuak SLPren bazkide sortzailea, ARANKOAko Administrazio-Ingurumen arloko letradu arduraduna. Ingurumen-zuzenbidean (ingurumen-ebaluazioa, hondakinak, energia-trantsizioa …) eta energia-zuzenbidean (energia berriztagarriak) aditua, bai eta herritarren energia-komunitateak sortzen ere, partaidetza-prozesuen bitartez. UNEDeko unibertsitate-aditua Hirigintza Zuzenbidean eta familia-bitartekaritzan eta orientazioan.

KISAR, Energia eta Gizarte Berrikuntza

Kisar

Energia eta Gizarte Berrikuntza ingeniaritza bat da, energia-eraginkortasunean eta energia berriztagarrietan esperientzia handia duten profesionalek osatua. Gure zerbitzuen artean, honako hauek eskaintzen ditugu: laguntza teknikoa parte hartzeko prozesuetan, aholkularitza energetikoa (auditoretzak, diagnostikoak eta deskarbonizaziorako ibilbide-orriak, besteak beste), ingeniaritza energetikoa (energia berriztagarrien instalazioak gauzatzeko eta obra zuzentzeko proiektuak) eta prestakuntza. KISARen, gainera, tokiko ikuspegi eko-soziala integratzen dugu (ekonomia zirkularra sustatuz), bai gure laguntza teknikoetan, bai proiektuetan, garatzen ditugun proposamen energetikoei ikuspegi integral bat emanez.

• Esther Muñoz Alonso
Industria-ingeniari energetikoa da, 15 urtetik gorako esperientziarekin energia berriztagarrien eta energia-eraginkortasunaren sektorean, eta 21 urteko esperientziarekin biztanleriaren hainbat sektoreri zuzendutako sentsibilizaziorako eta intzidentziarako prestakuntza-jarduerak antolatzen. Azken urteotan, herritarrek parte hartzeko eta Trantsizio Energetikoaren eremuan gizarte eta genero-ikuspegia txertatzeko hainbat prozesutan inplikatuta dabil.

AIDOUA, Komunikazio bisuala

AIDOUA

Aidoua es el proyecto de Idoia Zalguizuri Barace, licenciada en Comunicación Audiovisual y especializada en Gráfica Publicitaria. Centra su carrera en la comunicación visual: identidad corporativa, diseño web y proyectos editoriales. Ha desarrollado la comunicación de procesos participativos como el realizado para el Plan de Movilidad Urbana Sostenible de la Comarca de Pamplona (PMUSCP) o el proceso participativo  "Construyendo Berrioplano Eraikiz".

Aidoua es un proyecto autónomo que se relaciona con otros profesionales de la imagen, la comunicación y la participación, creando así una red y consiguiendo hacer crecer los proyectos en los que trabaja.