GOAZEN!!!! Abaurregaina ;)

GOAZEN!!!! Abaurregaina ;)

GOAZEN!!
Prozesu guztien hasieran emozioa dago.
Guztiak ezberdinak dira eta hastapen pausuetan dardara moduko zeozer agertzen da; Nola joango da? dena ongi ateratzearen ardura... jende eta talde berriekin elkarlana, etb... Une samurrak dira, non guztia egiteko dago eta bidea, aurrean leun agertzen hasten da. 

Eta noski, sentzazio guzti hauek biderkatzen dira prozesua zure herrian, zure komunitatean bertan bada ;))

Lagun, bizilagun, familia eta ezagunekin proiektu komunitario bat aurrera eramatearen poztasuna eta asebetetzea deskribaezina da eta urduritasuna inoiz baino handiagoa... baina bagoaz!

Abaurregainan Energia Komunitate Herrikoia sortzeko prozesua abiatu da!!

Asteburu honetan prozesu parte hartzailearen aurkezpena egin dugu eta datorren asteetan Talde Eragilearekin ahalduntze, parte-hartze eta trebatze lana hasiko dugu. 
GOAZEN!!!! 

Prozesu honetan ere Arankoa eta Kisar-ekin elkarlanean. 

Compartir: