ONGI ETORRIA UNAI!!!!
ONGI ETORRIA UNAI!!!!
Aste honetan Unai Irigarik bere UPNA-NUPeko Soziologiako praktikak ARTELANen hasi ditu ;))
Mila esker Unai gurea aukeratzeagatik!!
Hemen bere aurkezpena:
Unai Irigarai Oses naiz, Auritz-Burgueteko gaztea, egun Nafarroako Unibertsitate Publikoan soziologia graduko ikasketak burutzen ditut. Txikitatik jaso dut etxean eta herrian komunitate sendo baten garrantzia, kohesioa eta harreman sare sendoak egitea ingurukoen artean, elkarrekin aurrera egiteko. Komunitatearen garrantzi horrek eraman ninduen gizarte gaiekin lotura estua sortzera eta gazte mugimenduko ekimen eta antolakunde desberdinetan parte hartzera, sinetsia bainago herritik sortutako proiektuek gaitasuna dutela egungo lurralde geroz eta desitxuratuago honi aldaketa sakon bat emateko.
Gizartearekiko konpromiso horrek, seguraski, eraman ninduen egun egiten ari ditudan ikasketak burutzera NUPen eta orain bide berri bati ekiten diot; ikasketa prozesuarekin jarraitu eta ARTELANen etapa berri bati hasiera emanez. Auriztarra izanik beti izan dut lotura nire herri eta inguruko herri eta bailarekin, eta hau bezalako proiektu batek, zeinak lotura zuzenak dituen gure eskualdearekin, izugarrizko aukera da niretzako, eskualdea eta bertan ematen diren proiektu eta mugimenduak hobe ezagutzeko eta ikasitakoa gure eskualdean islatu ahal izateko, eta beharbada, hau baliagarria izateko gure herrietan proiektu eta komunitate sendoak sortzeko.