RONCAL / ERRONKARI

RONCAL / ERRONKARI

2022 Martxoa - Uztaila

Erronkarin Energia Komunitatea sortzeko prozesu parte-hartzailea.

Sustatzaile: 
Erronkariko Udala eta Nafar Gobernua
Deskribapena: 

Erronkarin Energia Berriztagarrien Herritar Komunitate bat eratzeko partaidetza-prozesua, instalazio fotovoltaiko baten inguruan. Udalak instalazio hori emanen die herritarrei, aipatutako herritar komunitatea osaketaren bitartez haren kudeaketa, ekoizpena eta energia-kontsumoa egin dezaten.

Komunitatea herritarrekin egiten den partaidetza-prozesu baten bidez sortzen da. Prozesu horretan, energia berriztagarrien inguruan lan egin eta gaitzen da, dagokion erakunde juridikoaren osaketari, gobernantzari, parte-hartzeari eta talde-kohesioari buruzko gai juridikoa.

 

Helburuak: 
  • Energia Berriztagarrien Herritar Komunitate baten sorrera sustatzea. 
  • Ahalduntze-prozesuak erraztea energiaren ikuspegitik. 
  • Tokiko garapen jasangarriko prozesuak babestea, energiaren eta instalazioen herritarren komunitatea sortuz. 
  • Gizartearen eta herritarren parte-hartzea sustatzea, eta CCERen (Energia Berriztagarrien Herritar Komunitatea) gobernantza-sistemak behar duen parte-hartze ireki eta demokratikoaren oinarriak ezartzea. 
Eragileak: 
  • Erronkariko Udala: Prozesuaren sustatzailea, haren mugak ezartzen ditu. Jarraipen-batzordean parte hartzen du.
  • Erronkariko bizilagunak: Energia Komunitatearen sorrerako prozesuan parte hartzen dute.
  • Talde teknikoa.
    • Artelan: Prozesu parte-hartzailea zuzentzen eta koordinatzen du. Prozesuaren zeharkakotasun metodologikoa egiten du: parte-hartze soziala eta komunitatearen ahalduntzea. Material dokumentalaren diseinatzea eta egitea. 
    • Arankoa: Eduki juridiko eta legalen zuzkidura. Material dokumentalaren diseinatzea eta egitea.
    • Kisar: Trantsizio energetikorako eredu-aldaketa erraztuko duten eduki teknikoak hornitzea. Material dokumentalaren diseinatzea eta egitea.