UHARTEKO ESKOLA

UHARTEKO ESKOLA

Iraila 2021- Urtarrila 2022

Uharteko eskola publikoaren patioa berraztertzeko eta eraldatzeko prozesu parte hartzailea.

Sustatzaile: 
Apymas Zumedia Guraso Elkartea y Asociación Padres y Madres Urbi
Deskribapena: 

Nolakoa nahi dugu gure eskolako patioa izatea?
Uharteko eskola publikoko apymek, Zumedia Guraso elkarteak eta Urbi Guraso Elkarteak sustatutako parte-hartze prozesua.

Eskolako jolastokia birpentsatzeko eta diseinatzeko prozesua, hezkuntza-komunitatea eta Uharteko ekosistema komunitarioa osatzen duten eragileen parte-hartzearen bidez.

Siro López Gutierrezen hitzetan, "Espazioak hezten du, espazioak komunikatzen du eta espazioa gara; horrela, espazio horrek berak gatazkak eta ezkortasuna sor ditzake, edo osasuna, edertasuna, sinergiak, sormena, ikaskuntza, ilusioa eta itxaropena sor ditzake".
 

Helburuak: 
  • Uharteko eskola publikoko patioa birpentsatu eta birdiseinatu.
  • Jolastoki atsegina, hezitzailea eta jolas aske eta autonomoa, sormena, gozamena eta garapen fisiko eta emozionala bultzatzen dituena sustatzea.
  • Hezkuntza-komunitate osoak bere zeregina izango duen parte-hartze prozesu bat gauzatzea.
  • Udal- eta komunitate-eragileen parte-hartzea ahalbidetzea.
  • Haurrak entzutetik espazioa eraldatzea.
Eragileak: 
  • Hezkuntza-komunitatea:
    • Haurrak
    • Familiak
    • Hezitzaileak
    • Ikastetxeko beste langile batzuk
  • Ekosistema komunitarioko eragileak
    • Uharteko Udala
    • Uharteko kolektiboak
    • Bizilagunak.
  • Laguntza teknikoa: Artelan