KOMUNITATEA vs Komunitate Energetikoak

KOMUNITATEA vs Komunitate Energetikoak

Energia Komunitateak sortzeko prozesuak burutzean, KOMUNITATE hitza etengabean erabiltzen dugu. Eta beti bi zentzuetan, bi norabideetan... azken finean, gauza bat da Komunitatea juridikoki edo araudiaren ikuspegitik ulertzea, edo KOMUNITATEA bere osotasunean begiratzea, eta bere gain gertatzen, dagoen eta "mugitzen" den guztia sartzea.

Baita Energia Komunitateak sortzean ere. Hau da, sortuko den forma juridiko horrek, KOMUNITATEAN lehendik dauden dinamika, lehentasun, erabilpen, ohitura, egitura, gabezi, nahi, ahulezi, amets eta oparotasunak bere gain hartuko ditu, hartu beharko ditu, bestela nolabaiteko produktu edo arrotza suertatuko liratekeen "gauza " izango zen. Eta ze komunitate izango zen hori? Ze komunitate izango zen, bertan, sortuko den herri edo auzoan dauden eragile eta berezitasun guztiak aintzat hartzen ez dituena? Herritarren erritmoak errespetatzen ez dituena? Proiektua teknikoak KOMUNITATEAREN prozesueen menpe ipintzen ez dituena? Ba hori, goazen KOMUNITATEAK komuniateen aurretik ipintzera, eta goazen Energia Komunitateak KOMUNITATEEN esku ipintzera. 

Asteburu honetan Abaurregainan, GOIARGI Energia Herri Komunitatearen Talde Eragileko kideek Gobernantzaren eta energiaren banaketaren lehen akordioak sinatu dituzte. Gainera, Udalak, Talde Teknikoak eta Talde Eragileak, prozesu parte hartzailearen Deboluzio Publikoa egin diegu herritarrei. 

Compartir: